Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sektorerako prestakuntza saioak

Dokumentuaren akzioak

Dantza sektorerako prestakuntza saioak

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/04/10
Lotura
Nontzeberri

Dantzaren Nazioarteko Egunaren esparruan, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, BILBAOESZENAren laguntzarekin, prestakuntza-saio batzuk antolatu ditu Bilboko Burtsaren eraikineko Ganbara espazioan. apirilaren 29an eta 30ean. Saioak   jarduneko konpainientzat eta sortzen ari direnentzat, artista profesionalentzat, jarduera tekniko osagarrietako profesionalentzat, koreografia zuzendarientzat, koreografoentzat eta abarrentzat ondu dira.

Jardunaldi horien helburua da “profesionalei beren jardueraren inguruko lan-kontuei buruzko informazioa eskaintzea; hala nola, EAEko Arte Eszenikoen sektoreko Hitzarmen Kolektiboa, 2023an sinatua, artistentzako forma juridikoak eta lan-kontratuak, edo Gizarte Segurantzarekin, Ogasunarekin eta fakturazioekin loturiko bestelako gaiak”.

Interesatuek apirilaren 21era bitarte eman dezakete izena. Esteka honetan, saioen inguruko programa osoa eskura dezakezu.

ADDEk dantza herritarren artean hedatzeko eta zabaltzeko egiten du lan, dantza ezagutzea eta praktikatzea sustatzearekin batera, adierazpen artistiko gisa nahiz prestakuntza eta alderdi ludiko gisa ere. Dantzari eragiten dioten politika publikoetan esku hartzen du, maila kulturalean, prestakuntza-mailan eta maila laboralean.

Dokumentuaren akzioak