Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza ikuskizun polita

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikuskizun polita

Komunikabidea
Ataria
Tokia
Irura
Mota
Albistea
Data
2023/09/23
Lotura
Ataria

[Argazkiak]


Dantza-soka egin dute eguerdian herriko gazteek, eta jende ugari gerturatu da plazara ikustera. Gazteak dira gaur protag

Dantza-soka egin dute eguerdian herriko gazteek, eta jende ugari gerturatu da plazara ikustera. Gazteak dira gaur protagonista herriko jaien barruan.

Atzo hasi zituzten Sanmigel jaiak Iruran, eta ederki hasi ere. Herensugearen jaitsierarekin batera festa giroa zabaldu zen plazan, eta barrikotean jendetza elkartu zen pilotalekuan. Jan-edana amaitzean musika izan zuten gaua girotzeko.

Gaurkoa, berriz, gazteen eguna da Iruran. Gaztetxoenek haur parkeaz gozatzeko aukera dute egun osoan. Gazteek, berriz, dantzarako duten dohaina erakutsi beharra izan dute eguerdian plazan. Izan ere, dantza-soka egin dute, eta batzuek dotore eta besteek ahal zuten moduan, baina, ikuskizun polita eskaini dute. Emanaldiaren unean, gainera, ohiko moduan, plaza herritarrez bete da, eta dantzariek txalo zaparradak jaso dituzte.

Arratsaldean, eloktrotxarangarekin poteoa egingo dute, eta gauean, Los Zopilotes Txirriaos eta Muxutruk taldeak igoko dira taula gainera euren musikaz festa alaitzera.

 
EGITARAUA
  • Irailak 24, igandea
    • 11:00. Patata-tortila lehiaketak haur eta helduentzat San Migel Plazan.
    • 12:30. Plaza Abordaia kale antzerkia Deabrukeriak taldearen eskutik San Migel Plazan.
    • 15:30 - 17:30. BeatBox eta Hip Hop DJ tailerra eta erakustaldia Orodreth Euskadiko beatboxer txapeldunarekin.
    • 18:00. Onintza abesbatzaren emanaldia.
    • 19:00. Sagardo dastatzea San Migel Plazan. 
  • Irailak 29, ostirala
    • 09:00. Diana txistulariekin.
    • 11:00. Meza Nagusia.
    • 12:00. Hamaiketako herrikoia Gazte Alaiak Elkartean eta San Migel Plazan.
    • 17:30. Familientzako Aurkitu gabeko altxorra antzerki- ikuskizuna Zirika Zirkus taldearen eskutik San Migel Plazan.
    • 18:30. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta.
    • 20:00. Bertso saioa elizan: Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Amaia Agirre gai-jartzailearekin. 22:30. Play Back jaialdia.Ondoren. zuzeneko musika emanaldiak, txosna eta karpan. 
  • Irailak 30, larunbata
    • 11:30. Xare partidak trinketean: Gaztetxoen Xare irekia, III. Gazteak Xare Irekia eta V. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoen finalak.
    • 13:00. Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
    • 14:00. Herri-bazkaria San Migel Plazan.
    • Ondoren. Dj Bullekin musika dantzagarria kalez kale.
    • 22:30. Herensugea erretzea.  
    • 23:00. Akerbeltz Erromeria taldearen emanaldia. 
  • Urriak 8, igandea
    • 12:00. Meza Nagusia.
    • 14:00. Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
    • Ondoren. Musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.  

Dokumentuaren akzioak