Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Chascomuseko Euskal Etxeak euskal dantzez edertu zuen Luminares Eguneko Zentroaren 20. urteurreneko ospakizuna

Dokumentuaren akzioak

Chascomuseko Euskal Etxeak euskal dantzez edertu zuen Luminares Eguneko Zentroaren 20. urteurreneko ospakizuna

Uda joan berria eta Hego Hemisferioan dagoeneko udazkenean sartuta, ekin berriak diote Hego Amerikako euskal etxeek urte urteko egitarauari. Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-en kasuan, hiriko elkarte sozial bati bere babesa emanez ireki du aurten bere emanaldien egitaraua, eta publikoak ez ezik, dantzariek ere gozatu zuten momentuaz. Ospakizuna joan den igandean, martxoaren 17an izan zen, Independentzia Plazan, eta euskal dantza sorta hautua eskaini zioten EEko neska-mutilek bildutako jendeari. Are gehiago, publikoa ere dantzatzera atera zuten euskal dantzariek. Ospakizunaren argazkiak, hemen.
Egilea
Chascomus, Argentina
Komunikabidea
Euskalkultura
Mota
Albistea
Data
2019/03/25
Lotura
Euskalkultura

Zingirako Euskaldunak-eko dantzariak Luminares-en 20. urteurrena ospatzen

Zingirako Euskaldunak-eko dantzariak Luminares-en 20. urteurrena ospatzen

Abiatua da, beraz, Zingirako Euskaldunak-en aurtengo egitaraua eta zintzo-zintzo ari dira bueltatzen gazteak, esaterako, dantza eskoletara. Klaseak larunbatero dira, arratsaldeko 3etatik aurrera.

Euskal Etxeko gainerako aktibitateak ere berehala hastekotan dira, euskara, musa, lagunen arteko afariak… Konparazio, emakumen topaketak joan den asteko ostiralean hasi ziren, urtebetetze ospakizun bat eta guzti. 

Dokumentuaren akzioak