Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballet ikuskizuna egin dute Barrena parkean

Dokumentuaren akzioak

Ballet ikuskizuna egin dute Barrena parkean

Ordiziako Barrena parkea ballet dantzariz bete da gaur eguerdian. Amets Bide dantza taldekoek "barandilla" egin dute
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2021/06/20
Lotura
Goierriko Hitza

Amets Bideko dantzarien "Barandilla" emanaldia Barrena parkean // A.Garmendia

 

Pandemiak sortutako egoera dela eta, garai zaila izaten ari da kultur ekitaldiak antolatu nahi dituztenentzat. Azkenaldian jendaurrean haien dohainak erakusteko aukerarik izan ez duten arren, Amets Bideko dantzariak ez dira geldirik egon denbora guzti honetan, eta azkenik lortu dute orain arte ikasitakoa dantzazaleei erakustea.

Lau emanaldi antolatu zituzten guztira asteburu honetarako, eta gaur azkenekoaren txanda izan da Ordiziako Barrena parkean. Parkeko pasilloak dantzariz bete dira gaur eguerdiko 12:30etan, eta dantzari dagokion espazioa berreskuratuz, “barandilla” egin dute Amets Bideko dantzariek.

 

Dokumentuaren akzioak