Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Astrabuduko dantzariek Trabudu Eguna ospatuko dute domekan Mendiguren plaza

Dokumentuaren akzioak

Astrabuduko dantzariek Trabudu Eguna ospatuko dute domekan Mendiguren plaza

Egilea
Ander Zarraga
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Erandio
Mota
Albistea
Data
2023/10/27
Lotura
Hiruka
Trabudu Dantzari Taldeko kideak urte honetako Euskal Herriko Dantzari Egunean. © TRABUDU DANTZARI TALDEA

Domekan, hilaren 29an, goizetik hasiko dira Trabudu Eguna ospatzen Mendiguren plazan. Programa 10:30ean hasiko da txistularien eta erraldoien kalejiragaz, eta 11:00etatik aurrera umeentzako txiki-gunea martxan jarriko dute puzgarriakaz eta tailerrakaz. 

Dantzariek 13:00etan egingo dute beraien erakustaldia, ordu horretan hasiko duten dantza-plazan. Ostean, 15:00etan, indarrak berreskuratzeko herri-bazkaria egingo dute. Horretan parte hartzeko tiketak salgai daude Etxegorri tabernan.

16:00etan, Zuzterrak taldeak girotuko du bazkalondoa eta dantzan eta kantuan bukatuko dute eguna. 

Dokumentuaren akzioak