Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Astigarraga eta Eltziego herriak elkartuko dira etzi, dantza eta kultura uztartzeko

Dokumentuaren akzioak

Astigarraga eta Eltziego herriak elkartuko dira etzi, dantza eta kultura uztartzeko

Astigar dantza taldeak eta Eltziegoko dantza taldeak emanaldia eskainiko dute etzi, Foru plazan, eguerdiko 12:30etan.
Komunikabidea
Kronika
Mota
Albistea
Data
2022/04/01
Lotura
Kronika
Bat egingo dute etzi, Astigar Dantza taldeak eta Eltziegokoak.

Astigarragako Udalak Eltziegoko Udaleko ordezkari eta dantza taldeari harrera egingo die etzi. Ekitaldi berezi honi esker, dantzak eta kulturak sagardoa eta ardoaren lurraldeetako bi herriak batuko ditu Astigarragan. 

Ospakizunari hasiera emateko, goizeko 10:30etan Udaleko ordezkariek ongietorria egingo diete eltziegotarrei, Sagardoetxean. Eta bertan, Eltziegoko Udalak antolatutako Emakumeak sagardogintzan erakusketa inauguratuko dute. Erakusketa hau, Sagardoetxean egongo da ikusgai, apirila amaierara arte. 11:30etan, Sagardoetxeko bisita gidatua egingo zaie parte-hartzaileei eta ondoren, Astigarragako kaleak hartuko dituen desfilea izango da herrian barrena. Eguerdiko 12:30etan, Astigar eta Eltziego taldeek dantza emanaldia presatu dute Foru plazan eta herritarrak ikuskizunaz gozatzeko gerturatzera gonbidatuta daude. 

Astigarraga eta Eltziego herrien arteko elkar-trukea 2020an jarri zen martxan. Urte amaieran, Sagardoetxeak Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa Eltziegon jarri zuen ikusgai, Juan Celaya Fundazioarekin elkarlanean. 2022an, ordea, ardoaren munduko emakumeek sagardoaren lurraldea bisitatuko dute, Sagardoetxean ikusgai jarriko den Emakumeak sagardogintzan erakusketari esker. 

Erakusketa hau, Eltziego hirian kokatuta dago. Errioxako ardoaren gune historiko eta ospetsuenetarikoa da herri hau eta azalpen panalen bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako kultura tradizionalaren zertzelada batzuk eskaintzen ditu. Sagardogintzan gertatu den bezala, emakumeak ez dio mendeetan zehar hain sustraitua egon den mahastizaintza eta ardogintzaren kulturaren parte-hartzeri utzi, eta hori ematen da ezagutzera erakusketa honetan. 

Halaber, bi herrian arteko elkar-trukeari jarraipena emateko, Astigarragako udal ordezkariek eta Astigar dantza taldeak Eltziegoko herria bisitatuko dute uztailean. 

Dokumentuaren akzioak