Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asteburuan, udazkeneko kultura

Dokumentuaren akzioak

Asteburuan, udazkeneko kultura

Gaur, ostirala, Amets pirata antzerkia eskainiko dute herrian; bihar eta etzi, Hopper animazio filma proiektatu eta Lasala dantza konpainiak ikuskizuna eskainiko du.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2023/10/20
Lotura
Oarsoaldeko Hitza


Asteburuan jarraituko dute udazkeneko kultur programazioaren barruko ekitaldiek. Gaur, 17:15ean, Amets pirata antzerkia izango da Gezalan; bihar, berriz, Lezoko Zinema Ttikiaren eskutik Hopper oilaskoerbia animazio filma (17:00) ikusteko aukera izango da Lezoko antzokian.

Etzirako, ikuskizun berezia: Lezon jada ezaguna den Lasala dantza garaikide konpainiak 10. urteurrena ikuskizuna taularatuko du Gezalan, 19:30ean hasita. Taldeak hamar urte bete ditu, eta lan horren bitartez ari dira zabaltzen hamarkada batez egindakoaren emaitza.

Lezoko udazkenean, osotara, 39 kultur ekitaldi izango dira. Besteak beste, azaroaren 21etik 25era Poesia Kaiaren edizio berria egingo dute.

Dokumentuaren akzioak