Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzuolako Alardeak lepo bete du plaza

Dokumentuaren akzioak

Antzuolako Alardeak lepo bete du plaza

Egilea
Aitor Agiriano Arrese
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2023/07/15
Lotura
Goiena

Tradizioa bizirik da, 170 herritarrek parte hartu dute Herriko Plazan egin duten Alardearen errepresentazioan. Aurtengo berrikuntza nagusia, mairu berria izan da. Izan ere, Zishan Tariqek Juan Carlos Gomezen lekukoa hartu du. Hala, azken urteetan antzezpenaren ikusle izan bada ere, protagonista nagusietako bat izan da gaur.

Ekitaldiaren aurretik kalejira egin dute eta danbor hotsek lagunduta heldu dira bi bandoak plazara. Jarraian, txistularien eta abesbatzaren laguntzarekin, lau dantza egin dituzte: makila txikiak, arku dantza, makila handiak eta zinta dantza. Ostean, ekitaldi nagusiarekin gozatzeko aukera izan dute plaza lepo bete duten herritarrek.

Dokumentuaren akzioak