Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “LABO XL4” programarako deialdi irekia

Dokumentuaren akzioak

“LABO XL4” programarako deialdi irekia

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2022/06/14

LABO XL4 Donostian egingo den Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren 4. edizioa  da. Ekainaren 19ra arte proposamenak aurkezteko epea dago zabalik, eta ebazpena ekainaren 24an jakinaraziko da. Jaialdia urriaren 19tik 22ra egingo da.

Deialdia “formatu txiki eta ertaineko (gehienez 8x8m) piezak aurkezten dituzten konpainia eta artistentzat zabalik dago”.  Bertan mugimendua izango da oinarrizko kontzeptua, eta gorputza eta espazioa kontzeptuak lantzen dituzten dantza, performance edo disziplina anitzeko lanak aurkeztu daitezke, eta hizkuntza eszeniko berriei lehentasuna emango zaie.

Ipar eta Hego Euskal Herriko eta estatuko artistek eta konpainiek lanak bidali ahal dituzte. Bidalitakoen artean, artista/konpainiaren izena eta jatorria, ikuskizunaren izena eta iraupena, sinopsia, fitxa artistikoa eta teknikoa, argazkiak, parte-hartzaileen biografiak eta abar egongo dira.

Jaialdiak posta elektronikoaren bidez soilik jasoko ditu parte hartzeko proposamenak. Azterketa eta hautaketa-prozesuaren ondoren, bide beretik jakinaraziko dira hautatutako proposamenak. Konpainia guztiek jasoko dute erantzuna.

Informazio osoa LABO XL4 webgunean duzue.

Dokumentuaren akzioak