Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “DanZ” dantza garaikideko jaialdia, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

“DanZ” dantza garaikideko jaialdia, Iruñean

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/01/11
Lotura
Nontzeberri

Iruñean DanZ izeneko dantza garaikideko jaialdia egingo da urtarrilaren 12tik 26ra, bertako Iturramako Civivoxean.

Hainbat dantza-proposamen luzatzeaz batera, ekimena dantzaren inguruko topagune eta gogoetarako toki ere bilakatuko da. Aurten, dantza-taldeekin ohiko lankidetzak egiteaz gain, egitarauak Atalak sarearekin (Sorkuntza Koreografikorako Mugaz Haraindiko Sarea) eta Dantzaz ekimenarekin bat egingo du.
Hori guztia ardatz hartuta eratu da programazioa, dantza garaikideko ikuskizunak, bitartekaritza koreografikorako lantegiak, dantzari buruz gogoeta egiteko topaketa-mahai inguruak eta umeentzako antzerkia-dantza ikuskizun batek osatuko dutena.

Aipaturiko hitzorduetan Maddi Gaztelumendi eta Laura G. Latasa adituek koreografia-lantegia egingo dute urtarrilaren 18an eta 25ean. Hilaren 26an, Dantza, lanbide gaiaren inguruan topaketa-mahai ingurua egingo da Becky Siegel, Carmen Larraz, Elisa Arteta, Fernando Saenz de Ugarte, eta  Lorenzo Garcia Echegoyen adituekin.

Ikuskizunak ere ez dira faltako, eta urtarrilaren 12an eta 19ean, La Faktoria Choreographic Center kolektiboak bere sorkuntzak erakutsiko ditu. Hurrengo egunean, hilak 20, Nishelma Dantza-Konpainiak (D)Formadxs pieza erakutsiko du. Eta goian esan dugun bezala, umetxoentzako antzerkia-dantza ere programatu da 22an, Teatro Paraísoren Leihoak izeneko ikusgarriarekin.

Dokumentuaren akzioak