zuberoako-makila-dantza etiketa duten bideoak
Muskildi: Makila-dantza 1991
Muskildin makila-dantza egiten gaztetxo zuberotarrak. Muskildin hartutako irudiak dira, 1991ko maskaradetakoak. Urte hartan Altzai-Lakarriko herritarrek eman zituzten maskaradak. Badirudi Muskildiko dantzari gazteak direla barrikadetan Altzai-Lakarriko arizaleei harrera egiten. Dantzariak borobilean kokatuta, jauzien erara dantzatzen ikusi izan ditugu Zuberoako makila-dantzan, baina ez da kasua. Irudi hauetan bederatzi dantzari ari dira dantzan lauko, hiruko eta biko hiru ilaratan antolatuta. ...