zuberoako-makil-dantza etiketa duten bideoak
Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
Irudi horiek Zuberoako Sohüta herrian grabatu zituzten Hélène eta Jean Michel Guilcher-ek 1963an, bertan antolatua izan zen festa publiko batean. Filma zati osoa polikiago grabatua da, abiadura geldoagoan ikusteko pentsastua, mugimenduak argiago ikusi ahal izateko. Lehen irudietan bi dantzari agertzen dira taula gainean. Inguruan kadera andana bat agertzen dira, baina ez da publikorik eserita. Bi dantzariak Sohütakoak dira. Zamaltzaina Etienne Cazet da eta Kantiniersa Jean Simon Couchinave. ...