zapatain-dantza etiketa duten bideoak
Argia: Lapurdiko dantzak 1981
Irudiotan Argia dantzari taldeak 1981. urtean Donostian, Nazioarteko Folklore Jardunaldiko dantza emanaldian eskainitako saioa ikus daiteke. Lapurdiko inauteri dantzen emanaldia eskaini zuen Argiak bertan. Mozorro segizioan, kaskarotekin batera banderaria, jaun eta anderea, bestagorriak, ponpierrak eta kotilungorriak ageri dira. Bideoan ikusi daitezkeen dantzak: kaskaroten martxa, xinple, marmutx, makil handia, makil ttipia, kattalina, kadrille, zapatain-dantza eta makeako dantza-korda dira. ...