urratsak-markatu etiketa duten bideoak
Wagon Master (1950) kontra-dantza
John Fordek zuzendutako Wagon Master filmeko (1950) pasarte batean dantzaturiko kontra-dantza alaia jaso dugu bideo honetan. Kontra-dantzen sistema ederki erakusten dute irudi hauek, callerra edo esataria (musikaria bera, gehienetan) figurak markatzen doa eta hari jarraika dabiltza dantzariak. Mendebaldeko film honetako dantzaldiko irudiak Joserra Otegiri esker ezagutu ditugu. Soinu, zeharkako txirula, arrabita eta danborraren doinuan gizon emakumeak elkarrekin dantzan ari dira. Dantzarien ...