trinitate-dantza etiketa duten bideoak
Kuartango: Trinitate erromeria 2016 dantza eta giza-dorrea
Atzo Kuartangon ospatutako Trinitate erromeriako dantzen eta giza-dorrearen irudiak dira honakoak. Korpus igandean egiten dute Kuartangoko Trinitateko ermitan harrera-dantza, trinitate-dantza eta giza-dorrea. Meza aurretik, herriko dantzariek harrera-dantza eskaini diote udalbatzari, horretarako baselizara heltzen den bidexkan bikoteka dantza eginez. Meza ondoren, ermita ondoan dagoen zelai batean elkartu eta trinitate-dantza egin dute borobilean. Amaitu ostean, gertu dira giza-dorrea osatuko ...