sasikopaitsu etiketa duten bideoak
Eibar: Koko-dantzak 2020
Koko-dantzariak eta koko-marruak Eibarko Arrate eta Gorosta auzoetako baserrietan aritu dira koko-eskean eta dantzan otsailaren 15ean. Foxtrot eta arin-arina erritmora lotuan eta soltean aritzen dira dantzan kokomarruak eta makila-dantza egiten dute berriz koko-dantzariek. Toribio Etxebarria idazle eibartarrak XX. mendearen lehen partean zioenez makila-dantza egiten zuten Eibarko gazteek aratusteetan. Kokomokoek kuestazioan honako eske-kanta zaharraren bidez egiten dute eskea: Koko-mokosaria ...