san-joan-zortzikoa etiketa duten bideoak

Abaltzisketa: San Joan bezpera 2019 San Joan zortzikoa eta soka-dantza

Gaueko hamarretako kanpaiekin batera, apaizak sua bedeinkatu eta San Joan sua piztu dute Abaltzisketan. Ondotik dantzatzen dira San Joan zortzikoa eta soka-dantza. Janire Otamendi da soka-dantza antolatzeko ardura duen gazteetako bat eta zenbait azalpen eman dizkigu San Joan bezperan dantzatzen dituzten dantzei buruz. Pare bat hilabete lehenago elkartzen dira herritarrak herriko festetako dantzak prestatzen hasteko. Abaltzisketan ez da dantza talderik, propio San Juan bezperako emanaldirako ...