san-joan-dantzak etiketa duten bideoak

Berastegi: San Lorentzo 2022 San Joan dantzak

San Lorentzo egunean San Joan dantzak plazaratu dituzte berastegiarrek. Berastegiko dantzetan ohi den legez, 13 dantzariko talde gaztea atera da plazara: 12 dantzari eta kapitaina. San Joan dantzak izendatzen badira ere, abuztuaren 10ean egiten dira, San Lorentzo egunean; XIX. eta XX. mendeetan hala ezagutu dira. Udal artxiboan bada sanjoanetan dantzarien agerpena adierazten duen dokumenturik, baina ezin jakin zehazki ze dantzatzen zuten. San Joan dantza hauek badituzte Berastegikoak propioak ...