salbatzaile etiketa duten bideoak
Aurreskua 27 metroko tranpolinean
Asteburuak utzi digun irudi ikusgarrienetakoa izan da. Bilbon ospatu den tranpolin jauzi ikusgarrien ekitaldian, Ibaizabal gainean 27 metrora zegoen tranpolinean agurra dantzatu du Salbatzaile taldeko Alberto Dueñas dantzariak. Milaka lagun begira Guggenheim-en itzalean, ibaiaren ertzetan eta baita uretan, ehunka ontzitan. Joselu Angulo txistulariak agurraren lehen notak jo dituenean korapiloa egin da ikusle gehienen sabelean. Tenplez eta kemenez dantzatu du Albertok aurreskua. Besteak beste ...