patxi-irigoien etiketa duten bideoak
Erratzu: Inauteriak 2020 damak eta mozorroak
Damak eta mozorroak irten dira inauterietako asteartean Erratzun. Hiru egunez ospatzen dituzte inauteriak Erratzun, igandetik asteartera. Azken egunean irten dira damak kalera, beraiek zanbonbak izendatzen dituzten dunbel edo bonboak joaz. Zuriz jantzita, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalita eramaten dute. Patxi Irigoien dama eta dominagusiak eman dizkigu hainbat xehetasun. Hasieran dunbalekin jotzen duten erritmoari buruzko azalpenak ere eman dizkigu. ...