pandemia etiketa duten bideoak
Iruñea: San Fermin 2021, bigarren makila-txikiena
Uztailaren 7ko hau izaten da gure dantza taldearendako urteko egunik garrantzitsuenetako bat. Sanfermin eguneko prozesioaren ondotik, Iruñeko udal plazan ematen ditugu trokeo-dantzak. Aurten bigarren urtez, ezinezkoa izan zaigu ohiko baldintzetan dantzan egitea, baina ez dugu egun berezi hau markatu gabe utzi nahi izan. Aurten sortu eta gure trokeo-dantzen sorta osatuko duen dantza berri batekin ospatu nahi dugu aurtengo Sanfermin eguna. Makila-txikien dantza da, habanera edo mambo erritmoa ...