pañolo-dantza etiketa duten bideoak

Otsagabia 2023 Pañolo-dantza

Otsagabiko pañolo-dantza zapi-dantza bat da. Boboa gidari dela zortzi dantzariak bi ilaratan kokatzen dira bere atzean, baina denak eskuetan dituzten zapiekin lotuta. Bizkarra kurbatuta denak elkar estu-estu sigi-saga eta bihurka mugitzen dira. Plazan zehar desplazatzen dira eta jende tartera ere sartzen dira, horrela Boboak maskuriarekin zirikatzen ditu ikusleak. Zenbait momentutan dantzari taldearen buztanari edo atzeko bi dantzarien ipurdiak jotzen ere saiatzen da. Nafarroako Dantzen ...