orantzaro etiketa duten bideoak
Dokumentala: Leitzako Orantzaroa-Olentzero
Leitzako Olentzero edo Orantzaroaren inguruko kontuak jasotzen ditu dokumental honek. Hainbat herritarren testigantzak eta Orantzaroari lotutako erritu eta xehetasunak jaso dira. Leitzan Olentzero panpinak egin izan dira etxe eta baserrietako atari eta leihoetan jartzeko: amona xaharra, sorgina, arrantzalea, segalaria, dantzaria... Abenduaren 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin. Familiako kide guztiek banaka egur puska bana uzten zuten su berrian Olentzero ...