nestor-basterretxea etiketa duten bideoak

Ama Lur (1968) dantzak

Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an eginiko filma da Ama Lur. Film horretan ikus daitezkeen dantzen pasarteak bildu ditugu hemen. Luzaideko Axe eta Tupinaren jokoa ageri da lehen irudietan. Jokoak garai batean izan zuen bortizkeria mailaren erakusgarri dira irudiak. Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako joaldunak eta Heletako Besta Berriko irudiak ageri dira ondoren. Agintarien soka-dantza, uztai-txiki, Durangaldeko dantzari-dantza, sagar-dantza, godalet-dantza, ...