man-ray etiketa duten bideoak

Taiat Dansa: Man Ray

Bederatzi dantzari ditugu agertokian, zortzi gizon eta erdi erdian emakumezkoa. Taiat Dansa konpainairen Man Ray lanak argazkilariak musekin dituen harreman fetitxistei begiratzen die, artista gizonezkoek beren modelo emakumezkoekin dituzten harremanak islatzen ditu. Antzezlan honetan, Man Ray biderkatu egiten da eta haren identitate guztiak agertzen dira, modu obsesiboan agertu ere. Gizonek erabakitako errealitate-egitura islatzen du, gizonen arauek, gizonen gailuek, gizonen argazki-begiek. ...