makilariarena etiketa duten bideoak

Luzaideko dantzariak 2018 Luzaideko dantzak

Luzaideko dantzariak Basauriko Dantza Agerketan izan dira. Garai batean inauterietan dantzatzen zuten, baina 1969tik hona Pazko-Igandean ateratzen dira Luzaiden dantzariak kalera. Basaurin dantzarik esanguratsuenak dantzatu dituzte. Bideoan honako dantzak jaso ditugu: Martxa Muxikoak Marianak Makilariarena Eskualdunak Sorginak Ostalerrak Hegi Irudiak: Eire Vila. Luzaideko dantzariak, Luzaideko dantzak. Basauri, 2018-09-15.