laurencia etiketa duten bideoak

Nino Samadashvili: "Euskaldunak Georgian bezala beti dantzan!"

Nino Samadashvili Georgiako Estatu Balleteko lehen dantzariak, euskaraz eta georgieraz honako mezua bidali digu. Samadashvili abenduaren 15ean Donostian izango da, izan ere, Georgiako Estatu Balletak Laurencia lana aurkeztuko du Kursaalean. Samadashvili bera arituko da Laurenciaren paperean; 2014tik balleteko lehen dantzaria da. 2011an hasi zen konpainiarekin dantzan Tbilisiko Balleteko Arte Eskolan graduatu ondoren. Giselle edota The Nutcracker bezalako ballet klasikoetan ere aritu da ...