kitarra etiketa duten bideoak

Vira (1896) eta jota (1919)

XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako irudiak dira honakoak. Portugalen, ezagutzen ez ditugun herrietan hartutakoak. Lehen zatitxoa Vira izeneko dantza-generoari dagokiona da. Minho inguruan dantzatu izan da batez ere. 1896. urtekoak dira irudi Vira-ren irudi horiek, eta Aurelio de Paz dos Reis-ek hartutako irudiak dira. Lau segundu eskas ditu pasarteak, baina polita da ikustea kitarra jolea bera nola ari den dantzan beste dantzariekin batera. Bigarren zatia 1919 urtekoa da. Dantza ...