kantu-eta-dantza etiketa duten bideoak

M8 2022 Emakumeak irradakan

"Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza"; Martxoaren 8an emakumeak, eskuak emanda, borobilean dantzatu dira Euskal Herriko hainbat herritan. Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta elkartasun adierazpenak izan dira nonahi; irradakan plazaratu dira, besteak beste, Donibane Lohizune, Mutriku, Zizurkil eta Donostian. Emakumeak eskuz esku, borobilean, gorputza gorputzaren alboan, denak maila berean, dantzan eta kantuan. Donibane Lohizunen Begiraleak taldeko ...