irisarri etiketa duten bideoak
Irisarri: Kabalkada 2012 Antxoriz eta Lapurtar motxak
Irisarriko dantzariek Kabalkadan egindako jauzietako bi ageri dira irudiotan, Antxoriz eta Lapurtar motxak. Musikaren aldetik, eskala minorrean jota dago doinua, ohikoa den maiorra beharrean. Lapurtar motxak izenarekin ezagutzen dugun arren, Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa jauziek segidan jota osatutako suitea da dantzatzen dutena, gaur egun Euskal Herrian oso hedatuta dagoena. Kabalkada, tobera eta guzti, ospatu zuten Irisarrin 2012ko uztailaren 8an. Epaiketako antzerki eta kantu ...