iñigo-castellano etiketa duten bideoak
Tutera: soka-dantza 2019
Tuteran aurkeztu berri duten soka-dantza duzue irudi hauetan. Irailaren 12an plazaratu du Laya dantza taldeak Tuterako soka-dantza. Plaza Zaharrera hogei dantzari atera dira sokan, elkarri besotatik helduta jotaren doinuaz irradakan dantzan. Iñigo Castellano aurreskuak ireki du soka eta Sandra Vaquero atzeskuak itxi. Taldean Erriberako kulturan errotutako dantza berri bat sortzeko nahia agertu zen eta sorkuntza eta prestaketa lanek ekarri dute emaitza. Patxi Laborda eta Iñigo Castellano ...