hirukote-dantza etiketa duten bideoak
Egingo dugu trio bat?
Oheko hirukoteak bai, baina dantzan hirukoteak posible dira? Bai, noski! Manuel Sánchez Martínez-ek jasotako irudi hauek dira horren erakusgarri. 1993an, Castellón, Lucena del Cid-en ospatutako erromeria baten irudiak dira. Sokazko rondalla ederra lagun, festa bizi bizi ageri zaigu. Halako batean, inguruotan oso ohikoa den pieza jotzen hasten dira, jota eta fandangoa batzen dituena. Hiru lagun dantzara animatzen dira, "jota de tres" edo hiruko jota bat dantzatzera. Bi emakume eta gizon bat ...