genero-bereizketarik-ez etiketa duten bideoak

Baigorri: Libertimendua 2023 Gabota

Baigorriko libertimenduan Arrola dantza taldeko bolant-dantzariek plazaratutako gabota dantza-jauzia jaso dugu bideo honetan. Zuberoako maskaradetako dantza ezaguna da gabota, baina Nafarroa Beherean eta Lapurdin ere dantzatzen da. Baita gure mugetatik kanpo ere, Proventzan esaterako. Eremu geografikoaren arabera musikaren airea eta dantzatzeko era aldatzen da. Gehienetan borobilean plazaratzen da, dantza-jauzi gisara, baina ilaran ere ohikoa da eta Zuberoan bi eratara edo bien arteko uztarketa ...