frantxina-laborde etiketa duten bideoak

Sohüta: maskaradak 2016 Frantxina Laborde, entseinaria: barrikada puntua

Barrikadan dantzatzen duen puntua azaldu eta erakusten du Frantxina Labordek bideo honetan. Sohüta-Hoki-ko gazteak 2016an eskaintzen ari diren maskaradetan entseinari edo banderari papera ari da jokatzen Frantxina Laborde. Hauek dira Barrikada haustean Frantxina Labordek dantzatzen dituen puntuak: Aitzinatzeko puntua: Pas frainçaise, antrexata, ingurua (eskuinera) eta frijat bakuna (x2) Saihetseko puntua: Zeina, farusa eta frijat bakuna (x3, eskuin, ezker, eskuin) eta 2 frijat doble finitzeko. ...