finlandia etiketa duten bideoak
Txakolin, Zuberoako makila-dantza eta nazioarteko lehengusuak
Bi makila lurrean gurutzatuta jarri eta horien inguruan saltoka eta dantzan bere abileziak erakusten ditu dantzariak txakolin-dantzan. Irri-dantza edo joko-dantza hau tabernan edota familia giroan dantzatu izan da askotan, nahiko modu espontaneoan gehienetan. Oinekin makilak ez ukitzea da erronka. Euskal Herrian hainbat aldera ezagutzen dira eta Oier Araolazak Bizkaian jasotako bi konpla erabiliz dantzatu du adibide bat. Zuberoako makil-dantza ikus dezakegu, Barkoxen 1963an Jean Michel ...