eugenio-aranzamendi etiketa duten bideoak
Lorenzo San Juan: Erromeria Oruezarretan (Bakio) 1951
San Joan Doloz edo San Joan lepamoztuaren festak tradizio luze eta sendoa du Gaztelugatxen eta parean dauden Oruezarretako zelaietan. Abuztuaren 29a da festa egun nagusia, baina hurrengoetan ere izan dira historian erromeriak, eta Lorenzo San Juan-ek 1951eko abuztuaren 31an, Eneperi egunean, urte hartako festen azken egunean (akaboko egune) egin zuen honako grabaketa. Bakio, Bermeo eta inguruetako herritarrak Gaztelugatxeko ermitan meza entzun ondoren Oruezarretako zelaietan giroaz gozatzen ...