ensaioa etiketa duten bideoak

Lesaka 2019 sanfermin dantzak prestatzen

San Fermin egunerako azken prestaketekin dabiltza Lesakako ezpata-dantzariak. Aste honetan entsegu nagusiak egokitzen dira, astelehenean zubigainera igo dira eta igande baino lehen, ostegunean berriro arituko dira. Unai Gurrutxaga aitzineskuarekin egon gara zubigaineko asteleheneko saioa amaituta. Hirugarren aldiz irtengo da San Fermin egunez dantzara eta aitzinesku gisa bigarrena izango du. Ezpata-dantzari bezala lehenengo aldiz irten eta hurrengo urtean eman zioten buruzagi irteteko aukera, ...