enperadorea etiketa duten bideoak

Otsagabia 2023 Enperadorea

Otsagabiko makila-dantzetako bat da Enperadorea. Bere ezaugarrietako bat “zirika” izeneko mugimendua da, hanka zein besoekin egiten dena eta bien arteko koordinazio handia eskatzen duena. Katxutxa makila-dantzan ere egiten da. Lau makila-dantzetatik bizienetakoa da. Dantzariek bi makila erabiltzen dituzte; norbere edo albokoen makilak elkar kolpatzen dituzte, baita lurraren kontra ere. Emperador, Errekea dantza eta Errege dantza bezala are agertu izan da zenbait dokumentu eta partituratan. ...