el-otro etiketa duten bideoak

Clemence Juglet: El otro

Clemence Juglet dantzari eta koreografo frantziarra dugu oholtzan dantzan. Dferia azokan aurkeztu zuen berak sortutako "El otro" dantza pieza. Dantza garaikideko pieza honekin gure identitatearen bilaketa eta baieztapena irudikatu nahi ditu Jugletek. Gizartean gure irudiak izan ohi duen garrantzia azpimarratzen du; gure nortasunaren alderdi ezberdinak bereizten ditu, izatearen eta itxurak egitearen ondorioz sortzen direnak. Garen bezalakoak izateari omen diogu beldurrik handiena. Ikasgaia jaso ...