dibertimentua etiketa duten bideoak

Añorga: Dibertimentua 2022

Dantza, musika, ziria, kritika, umorea, algara... nahastu dira Añorgako plazan. Euskal Herriko beste zenbait txokotan inauterietan ospatzen diren libertimenduetako eta maskaradetako ereduetatik edan eta Dibertimentua plazaratu dute otsailaren 26an Añorgan. "Herri zahar hau..." diote azken kantuan; herri zaharra berpiztu, mugitu, nahastu, elkartu nahi izan dute azken hilabeteetan, eta larunbateko festan egin du eztanda ezkutuko lanak, inauteriak, Dibertimentuak. Goizean zehar auzoetan hiru ...