dantza-prozesionala etiketa duten bideoak
Ekora 2022 kate-dantza
Kate-dantza Arabako Errioxako Ekora herrian egiten den dantza da. Herritik kanpo hainbat taldek egiten badute ere, Ekoran bertan, herriko dantzariek eta bertako festa egunean nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izan dugu. Bertzijanako Ama Birjina ermitatik parrokiara eramaten dute maiatzean eta abuztuan itzultzen dute; joan-etorri horietako prozesioan herriko dantzariek laguntzen diote kate-dantzarekin. Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantzak lau urrats nagusi ditu eta bideo honetan ...