billantziko etiketa duten bideoak

Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua eta Baztango dantzak

Eusko Ikaskuntzaren sorreraren 100. urteurrenaren ospakizunetan, 2018ko azaroaren 24an Oñatin ospatutako ekitaldian, herriko plazan dantzatu ziren dantzak ikus daitezke bideo honetan. Batetik, 100 urte lehenago egin bezala, soka-dantza edo aurreskua egin zuten Eusko Ikaskuntzako ordezkari nagusiek eta erakunde publikoetako hainbat ordezkarik herriko dantzariek lagunduta. Bestetik, Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolako dantzariek Baztango dantza sorta eskaini zuten Oñatiko plazan, 100 urte ...