bandera-arboltu etiketa duten bideoak
Lesaka 1971 zubigainekoa eta bandera arboltu
Baroja anaiek grabatutako Lesakako zubigainekoa dugu irudietan. Julio eta Pio Caro Baroja anaiek "Navarra: las cuatro estaciones" izeneko dokumentala zuzendu zuten 1971an. Nafarroako hainbat ohitura eta dantza jaso zituzten dokumentalean. Filmeko irudiak lan horretakoak dira. Lesakan San Fermin egunean dantzatzen den zubigainekoa ageri zaigu. Kapitaina ikus daiteke dantzan aurrena eta ondoren ezpata-dantzari taldea zubi gainean. Jarraian, bandera-dantza ere jaso zuten. Uztailaren 7ko goizean, ...