allandu-bordazaharre etiketa duten bideoak
Guilcher 15 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra pastorala
Irudi hauek Zuberoako Gotaine herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu —batzuk zuri-beltzean eta beste batzuk koloretan—. Pierre Bordazarre Etxahun Irurik idatzirik, Marcelin Hegiaphal-ek egin zituen errejent lanak eta Arnaud Lougarot-ek sujetarenak (Zantxo Azkarraren rola, alegia).00:23 ...