ahoz-aho etiketa duten bideoak
Ahoz aho: Martin Zalakain
Larunbat honetan Gernikan izango da Martin Zalakain ikuskizuna. Duela pare bat hilabete ETB1eko Ahoz Aho saioan, Iñaki Arregik, Ander Lipusek eta Mikel Urbeltzek Martin Zalakain ikuskizuna izan zuten hizpide. Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberria oinarri hartuta, antzerkia eta dantza uztartzen ditu ikuskizunak. Juan Antonio Urbeltz-en zuzendaritzapean, Ander Lipus On Pio-ren paperean eta antzerki-zuzendaritzan, Harkaitz Canoren gidoiarekin eta Argia, Duguna, Maritzuli, Elai Alai, ...