2021-2022 etiketa duten bideoak
Bera: San Esteban 2022 bordon-dantza
Beran dantzatzen duten bordon-dantzaren hiru pausu nagusiak azaldu dizkigu Ane Eltzaurdia aurtengo kapitainak. Lehengoari, sarreran eta irteeran erabiltzen dutenari, "pisa huevos" deitzen diote; bigarrena da pausu nagusia, behin eta berriz errepikatzen dena, eta hirugarrena saltoena da, aipatutako bi pausoak lotzeko erabiltzen dutena. San Esteban egunean, abuztuaren 3an, plazaratu dute beratarrek bordon-dantza; ohi denez Gure Txoko taldeko hamahiru dantzari atera dira plazara. Izenez ...