1995 etiketa duten bideoak

Barkoxe: Maskaradak 1995 godalet-dantza

1995an Barkoxeko gazteek antolatutako maskaradetako irudiak dituzue bideo honetan. Asteburu honetan izango zen berez aurtengo maskaradetako azken saioa. Hamabi emanaldi zituzten aurreikusita Altzürüküko gazteek, baina pandemia dela eta ezin izan dituzte erdiak ere egin. Aurtengoen faltan, duela 25 urteko maskaradetako irudiak argitaratu ditugu gaurkoan. 1995ean Barkoxeko gazteek herrian bertan eman zuten lehen saioko irudiak dira. Begiraleak dantza taldearen bitartez jaso ditugu. 1995eko ...