oñati etiketa duten bideoak
Oñati: Korpus dantzak 1981
Oñatiko Korpus dantzen grabazio historiko bat aurkezten dugu hemen. Donostiako Argia dantzari taldeak egindako grabazioa da, eta 1981eko Korpus festaren joan-etorri, prozesio eta dantzak jasotzen ditu. Maixuak eta zortzi dantzarik osatutako taldeak San Migel zortzikoa dantzatzen dute kaleetan, sainduei harrera eginez eta prozesiora lagunduz, eta ondoren prozesioan bertan dantzatuz. Arratsaldean, plazan, banakoa, launakoa, zortzikoa eta arku-dantza dantzatzen dituzte, eta ondoren soka-dantza ...