koronabirusa-dantzan etiketa duten bideoak
Leitza: San Tiburtzio 2020 ezpata-dantza
San Tiburtzio egunez, abuztuaren 11n dantzatu ohi dute Leitzako Aurrera dantza taldeko kideek ezpata-dantza herriko plazan. Aurten, herrigunetik aldendu dira dantzari eta txistulariak eta bideo hau grabatu dute festetako egun handian argitaratzeko. Leitzako ezpata-dantzak Durangaldeako dantzari-dantzan du oinarria eta honako zatiak dantzatzen dituzte: saludoa, zortzikoa lekuan, zortzikoa, banangoa, binakoa, launakoa, makila-dantza, ezpata-dantza, txakarrankoa. Dantzariak: Alaitz Oiartzun ...