zahagi-dantza etiketa duten bideoak
Raices 07 - Bandera eta Zahagi-dantza TVE
Raices programaren atal honetan Doneztebeko bandera-dantza eta zahagi-dantza, eta Goizuetako zahagi-dantza jasotzen dira. Mikel Aranburuk jakinarazi digunez, Donezteben, Francisco Eraso Alduncin elkarrizketatzen du Manuel Garrido Palacios-ek, eta lehen dantzari eta gero atabalari aritutakoak, bi dantza horien inguruko xehetasunak eskaintzen ditu. Francisco Erasok "Bailes típicos y otras costumbres de Santesteban" argitaratu zuen (Cuadernos de Etnologia y Etnografía de Navarra zbk 67 eta ...